XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ustegabea Arratsalde hartan, Ane eta Peioren gurasoak eskolako irteeran zeuden.

Denak elkarrekin Eguberriko zuhaitz bat erostera joan nahi zuten.

Bi umeak poz-pozik zeuden.

- Zuhaitza apaintzeko bolak, apaindurak eta argiak erosiko al ditugu, amatxo? galdetu zuen Peiok algaraz.

- Noski baietz erantzun zion bere amak.

Denak kotxera igo ziren, baita Peioren pandatxoa ere, eta izeiak saltzen zituzten enparantzarantz abiatu ziren.

Enparantza, izei handiak eta txikiak zituzten dendaz beteta zegoen eta bolatxoz eta izarrez eta argiz beteta. Jai bat zirudien.

Peioren gurasoek izei polit bat erosi zuten eta koloretako bola batzuk, apaindurak eta panpintxoak apaintzeko.

- Begira Pandatxo, etxera heltzerakoan, zuhaitza apainduko dugu eta zein polita geratuko den ikusiko duzu azaldu zion Peiok bere lagun-minari.

Eta horrela egin zuten.

- Nik bola hau hemen goian ipini nahi dut esaten zuek Anek.

- Ba niri gorriaren ondoan gehiago gustatzen zait gaineratu zuen Peiok.

- Ez borrokatu lasaitzen zituen bere aitak.

Ikusgarria geratzen ari da.

Amaitu ondoren liluratuta zeuden.

Goiko partean zegoen urrezko izarra benetazkoa zirudien eta bolatxo guztiek zuhaitz inguruan distiratzen zuten.

Gau hartan Peio zarata entzuterakoan esnatu egin zen.

Pandatxo hartu zuen eta Eguberriko zuhaitza zegoen gelara hurbildu zen.

- Ez dut ezer arrarorik ikusten esan zuen.

Baina bere logelara itzuli zenean ahots bat entzun zuen: - Kontuz, zapalduko nauzu eta!.

- Baina, nork esan du hori? galdetu zuen Peiok.

- Neu naiz, zuhaitzeko bola gorria.

Lurrera bota naiz izeian aspertzen naizelako. Gustiz bakarrik nago.

- Bakarrik ez esan zion agudo Peiok, gurekin zaude.

- Orain bai baina, zer egingo dut bihar? Orduan, Peiori ideia bat bururatu zitzaion.

Hurrengo goizean, Peio klasera heldu zenean, andereñoarengana hurbildu zen.

- Zuretzat ustegabe bat daukat esan zion, eta bola gorria poltzikotik atera zuen.

Andereno Karmeleri, opari polit bat iruditu zitzaion eta leku apropoz bat bilatu zion.

Klasea ere Gabonetarako apainduta zegoen.

Eta bola gorriak bere lekutik Peiori irribarrea bota zion.